Doneztebek bakarrik irabazi du futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 21a, 09:06

Baztanek eta Aurrerak jipoi handiak jaso zituzten etxean eta Beti Gaztek ere galdu egin zuen Mutrikun

Eskualdeko futbol talde nagusi guztiak hasiak dira lanean denboraldi berrian. Berako Gure Txokoako talde nagusiak lehen partida berdindu zuen etxean. Baztanek, aldiz, bosgarren jardunaldia jokatu du Nafarroako hirugarren mailan eta oraingoz bortz partidak galdu ditu, azkenekoa jipoi handiarekin gainera. Aurrerak ere 6 gol jaso zituen Leitzan eta Beti Gaztek galdu egin zuen etxetik kanpo. Doneztebek irabazi egin du bigarren jardunaldian ere.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 0 – CD Pamplona 5

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Mutriku 2 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 0 – Bidezarra 6

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 3 (Aitor Bertizek 2, Xabi Lopez) – CD Valle de Egues 2

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Unai Arozena eta Jon de la Cruz) – Oiartzun 2

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Jabier Parra eta Jon Ubiria) – Ostadar 2

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Amigó 0 – Baztan 3 (Luis Urrutia, David Suarez eta Alejandro Sansiñena)

Doneztebe 1 (Diego Armando) – CD Oberena 1

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Julen Arakues eta Jorge Agirre) – Martutene 1

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia A 6 – Gure Txokoa 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 5 (Gilen Quertierrek 2, Carlos Gonzalezek 2 eta Alvaro Fernandez)– CD Ardoi 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Atarrabia A – Aurrera

CD Internacional 4 – Doneztebe 2 (Andoni Otxoteko, Enaitz Iriarte)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun