Txapeldunen lehenengo bazkaria Galarretan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 10a, 09:26
Txapeldunak lehen aldiz elkartu ziren mahai inguruan. Argazkia: Oriamendi

Atzo buruz buruko erremontelari txapeldunen bazkaria ospatu zen lehen aldiz Hernanin.

Datorren larunbateko finalerako material hautaketa egin zuten Urriza eta Uterga erremontelariek eta ondoren ospatu zuten bazkaria. Otorduan Patxi Zeberio, Miguel Mari Urrutia, Agerre eta Julen San Miguel falta ziren. Baita hildako Abrego eta Areso ere.

Argazkian ikus daitezke mahaiaren inguruan elkartu ziren zortzi txapeldunak. Ezkerretik eskuinera: Juan Carlos Intxauspe, Pello Aizpuru, Matxin II, Jon Eizagirre, Imanol Mujika, Javier Urriza, Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizaso.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun