Abuztuan goiti egin du langabetu kopuruak eskualdean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 7a, 10:11

Hilabete hondarrean 994 ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, uztailean baino 13 gehiago

Azken urte erdiko joeraren kontra, langabeziak zertxobait goiti egin du eskualdean abuztuan. Zehazki, uztailean baino 13 langabetu gehiago daude, 994 denera. Nafarroa osoan, banaz bertze %1,33 egin du beheiti langabeziak, baina Doneztebeko bulegoan %1,33 goiti egin du.

Abuztuan 606 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 19 bakarrik izan ziren mugagabeak, aunitz uda parteko lanak direla nabarmenduz.

 

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 425 lagun daude langabezian, uztailean baino 8 gehiagi. Adin tarte horretako emakumeen artean, uztailean baino 2 langabetu gehiago daude, 494. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, uztailean baino 3 langabetu guttiago daude, 36 denera, eta adin tarte horretako emakumeen artean 6 langabetu gehiago daude, 39 denera.

Zerbitzuen arloa da langabetu gehien duena eta abuztuan 6 gehiago ditu gainera (688). Industrian ere uztailean baino 10 langabetu gehiago daude, 136 denera. Eraikuntzan uztailean baino langabetu bat gehiago dago, 91 denera. Nekazaritzan uztailean baino 3 langabetu gehiago daude, 28 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz, 51 lagun daude langabezian, uztailean baino 7 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun