Aresoko VIII.mendi martxa irailaren 6an izanen da

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 3a, 09:01
500 mendizale inguruk parte hartu izan dute aurreko edizioetan.

21 kmko luzera eta 1.250 metroko desnibela du ibilbideak

Iraileko lehendabiziko igandean mendizalez beteko da beste behin Areso. Zortziga­rren urtez antolatu da Aresoko Mendi Martxa eta goizeko 8etan izango da irteera. Izen-ematea irailaren 4ra arte egin liteke internet bidez edo egunean bertan, Aresoko plazan proba hasi baino ordubete lehenago.

Aresoko plazatik abiatuta Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Lau Mugarietatik (Guratz) pasatu ondoren Aresora itzuli beharko dute mendizaleek. Bataz beste, 4 edo 5 ordu inguruan bukatu ohi dute proba. Bidean, indarrak hartzeko, edariak eta jakiak ere jarriko dituzte antolatzaileek.


Izen ematea egunean bertan edo aurretik
Izen-ematea aldez aurretik internet bidez edo egunean bertan proba hasi baino ordubete lehenago plazan egin liteke. Izen-ematea Irailaren 4a baino lehenago egiten dutenek, 12 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean berean egiten dutenek 15 euro. Proba bukatu eta kamiseta jaso eta gero herritarrek prestatutako paella baz­kaltzeko aukera izango da sagardoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun