Igantziko XXV.mendi bizikleta ibilaldia irailaren 6an izanen da

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 4a, 07:15
88 parte-hartzaile izan ziren iazko mendi ibilaldian.

Izen-ematea egunean berean egin behar da

Igantziko 25.mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Biltoki elkarteak igande honetarako, irai­laren 6rako. Aurreko edizioetan bezalaxe, helduek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: luzea, 35 kmkoa eta motza, 26 kmkoa. Haurrek ere, parte-hartzeko aukera izanen dute; ibilbide ttikia edo ertaina eginaz. Izen-ematea egun berean egin beharko da, 07:30etik 08:30era helduek eta 09:30ean haurrek.

 

Helduen ibilbidea 09:00etan hasiko da. Herritik abiatuta Iñarburura joanen dira, handik Frainera igotzeko. Trenbidera jaitsi ondotik, Kaxoten harria dagoen tokiraino igo dira. Gero Errotara jautsi eta handik abudo ibilbide laburra aukeratzen dutenek herrirako bidea hartuko dute. Ibilbidea luzea nahiago dutenek berriz, Errotatik Apittura igo eta handik herrira jautsiko dira. Ibilaldiaren ondotik, luntxa eta opariak ere zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun