Igantziko udal liburutegia irailean astearte eta ostegunetan egonen da zabalik

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 3a, 08:33
Heldu eta gazteei zuzendutako ehunka liburu daude aukeran.

Arratsaldeko 4etatik 6etara eskainiko dute zerbitzua

Igantziko Udalak he­rrian liburutegi zerbi­tzua martxan paratu du. Abuz­tu erdialdean ireki zituen ateak eta geroztik edozein herrita­rrek liburutegira joan eta bertako liburu bat maileguan har dezake. Euskaraz eta erdaraz ida­tzitako ehunka liburu daude aukeran, heldu eta gazteei zuzendutakoak. Dohako zerbitzua da eta urte bukaerara arte behin­tzat irekita egonen da.

 

Zerbitzuaz baliatu nahi dutenek, lehenengo irakurle txartela egin beharko dute. Irailean, astearte eta or­tze­gu­netan egonen da zabalik,16:00etatik 18:00etara. Herriko bes­tetan, aldiz, ez da zerbitzurik eskainiko. Irailetik aurrera ordutegi eta egutegian aldaketak egon litezke eta horien berri izanen duzue pixkanaka, aldizkari honetan bertan eta baita  he­rrian barna jarriko dituzten oharren bidez ere. Horretaz gain, udale­txera joanda zerbitzuari buruzko informazio gehiago ere eskuratu liteke.
Maileguaz gain, zenbait liburu norberaren­tzat hartzeko aukera ere izanen da. Liburutegian lekua falta da eta liburu batzuk soberan daude. Horregatik, norbaitek beretzat hartu nahi balitu aukera izanen du. Horrenbestez, liburutegira zer dagoen ikustera gerturatzeko gonbidapena egiten dute. Abenduan soberan gelditu diren liburuak Trapuketareiei emanen zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun