Etxalarko herriko ostatua eta jatetxea errentan emateko lehiaketa ireki du Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 3a, 08:07

Irailaren 25era arteko epea dute interesatuek funtzionamendu-proposamenak eta es­kain­tza ekonomikoak aurkezteko.

 

Nahiz eta lehiaketa publikoa hasierako prezio eta baldintza zehatzekin publikatu den, interesatuek aurkeztu beharra duten eskaintzari garran­tzia eman nahi dio Udalak eta, hartara, irekita dago proposatu ahal zaion bertze formularen bat azter­tzeko. Adibidez, maizter berriarekin hala adostuko balitz, udalak sukalde eta jatetxearen ekipamendua bere gain hartuko luke, hileko errentaren prezioa egokituta, jakina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun