Ligaxkako partida guztiak irabazita iritsi da Urriza buruz buruko finalera

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 2a, 12:10

Bere aurkaria larunbatean erabakiko da Uterga eta Barrenetxearen arteko partidan

 

Javier Urrizak, 30-16 irabazi zuen Endikaren aurkako partida. Ligaxkako aurkari guztiak hartu ditu mendean eta nagusitasunez lortu du irailaren 12an jokatuko den finalerako txartela. Bere aurkaria nor den irailaren 5ean, larunbatean, erabakiko da Uterga eta Barrenetxearen arteko partidan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun