2.500 bisitari baino gehiago izan dira udan Ibardingo turismo bulegoan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 2a, 10:39

Ekain erdialdean hasi ziren zerbitzua eskaintzen eta abuztuaren 25era arte 2.630 pertsona pasa dira bulegotik, gehienak bikoteak eta familiak. Bisitarien jatorriari dagokionez, urtetako joerari eutsiz, frantziarrak izan dira nagusi, abuztuan adibidez turisten %90a bertakoa zen.

Nabarmena izan da aurtengo udan bisitarien joan-etorria eskualdean eta Ibardingo turismo bulegoan ere asko izan dira sartu-irtena egin dutenak. Abuztuan izan da bisitari gehien, 1.352 pertsona izan dira bertan eta 502 informazio eskaera egin dituzte. Uztailean 1.112 pertsona eta 454 eskaera jaso dira. Ekainean berri, 166 bisitari eta 75 eskaera izan dira. Eskatutako informazioari dagokionez, lakurako bideaz eta oinez edota bizikletaz egiteko ibilbideez galdezka etorri dira gehienak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun