Elikadura osasuntsuari buruzko solasaldiak antolatu dituzte irailaren 2 eta 4an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 31a, 16:19

Baztango gizarte zerbitzuek antolatuta, Amaia Meokik elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu. Irailaren 2an haurren elikadurari buruzko saioa izanen da, 18:00etatik 19:00etara Elizondoko Giltxaurdi kirol instalazioetan. Irailaren 4an, ordu eta toki berean, helduen elikadurari buruz solastuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun