Baztan-Bidasoko Garapen Turistikoan lan egiteko turismo teknikari bat kontratatu nahi du Cederna-Garalur elkarteak. Kontratua egun erdikoa izanen da sei hilabetez, baina luzagarria izan daiteke.
Lanpostu honetarako hautagai izateko persona batek bete behar dituen baldintza gutxienekoak hauek dira: Turismo arloko diplomatu titulua edo baliokidea izatea; Euskalduna izatea, frantsesa edo ingelera menperatzea (B2 mailako titulu ofizial bat eskatzen da atzerriko hizkuntzen kaasuan) eta B1 gidabaimena izatea. Turismo ekintzak dinamizatu eta koordinatzea izanen du eginkizun nagusi. Curriculumak info@cederna.es helbidera bidali beharko dira mezuaren tituluan “Baztan-Bidasoa Turismo Teknikaria” idatzita. Irailaren 4a da aurkezteko azken eguna.