Banketxeekin duten zorra %12,8 murriztu dute 2014an eskualdeko udalek

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 25a, 12:37

Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak argitaratu dituen datuen arabera, 2014ko abendu hondarrean 14,7 milioi euro zor zituzten eskualdeko 17 udalek. Beste 8 udalek ez dute inongo zorrik banketxeekin: Arano, Beintza-Labaien, Donamaria, Eratsun, Goizueta, Saldias, Urroz eta Zubieta

Nafarroako mendialdearen inguru honetan dauden 25 udale­rrietatik hamazazpik 14,7 milioi euroko zorre­kin itxi zuten 2014a. Hala ikus daiteke Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioak berriki argitaratu dituen datuetan. Emandako zenbakiak banketxeetan dauden zorrak dira.

HERRIRIK ZORPETUENAK

Kopuru absolutoei begiratuta, udalerri handi eta jendetsuenak dira, zorrik handiena dutenak. Baztanek 5,6 milioi euro, Lesakak 4,2 milioi, Bera eta Leitzak milioiaren inguruan, Doneztebek 0,73 milioi,… Alabaina, herri bakoi­tzak duen zorra biztanle kopuruaren arabera banatuz gero, Zugarra­murdi da, diferentzia handiarekin, herririk zorpetuena (2014an 225 biztanle zituela kontuan hartuz gero, biztanleko 2.364 €ko zorra zuen). Bigarren Lesaka li­tzateke (1.531 €ko zo­rra biztanleko), hiruga­rren Areso (940 €/ biztanleko), laugarren Baztan (723 €/biztanleko), gero Arantza (585 €/ biztanleko)…

ZORPETZE TTIKIENA

Zor gutien duten he­rrien artean daude Elgo­rriaga (35 €/biztanleko), Ezkurra (164 €/biztanleko), Bertizarana (169 €/biztanleko), Ituren (177 €/biztanleko), ­Etxa­lar (238 €/biztanleko), Bera (256 €/biztanleko), Sunbilla (263 €/biztanleko), Leitza (322 €/biztanleko),… Oro har, 2013tik 2014ra udal guztiek arindu dute zorra, Bertizaranak eta Ezku­rrak izan ezik. Azkenik, zorrik ez dutenak Arano, ­Beintza-Labaien, Donamaria, Era­tsun, Goizueta, Saldias, Urroz eta Zubieta dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun