Kuartangon udapasa dauden Saharako haurrek Bidasoaldean igaro dute asteburua

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 7a, 11:18
Saharako umeak eta asteburuan harrera egin dieten familiek argazkia atera zuten Amaiurko monolitoan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Hamasei etxetan eman diete aterpe eta Amaiurko monolitoan familia-argazkia atera zuten agurtzeko

Uztailaren 31n Arabako Kuartango herriko aterpean dauden 21 haur sahararrak Baztan-Bidasoara iritsi ziren. Zonaldeko 16 familiatan asteburupasa egoteko aukera ederra bizi izan dute denek, bai haurrek bai familiek.

 

Ekimen hau “Araba Bakeleku Udalekua 2015. Kuartango” proiektuko arduradunek eta Saharaztan elkarteak antolatu  eta zonaldeko famili hauei esker gauzatu ahal izan da.

Opor giroan pasatako asteburua pasa ondoren denek Amaiurko monolitoan familia-argazkia ateratzeko elkartu eta umeak beraien aterpera itzultzeko ordua ailegatu zen. Uda ona pasa!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun