Urtero bezala, herri kirolak eta batez ere aizkorak garrantzi handia izan du. Larunbat arratsaldeko aizkora apustuan Donato Larretxea eta Xabier Mindegia herritarra suertatu ziren garaile, Joxe Mari Olasagasti eta Jexux Etxeberria eta Arrospide eta Miguel Angel Etxeberria bikoteen kontrako lehian. Polita izan zen, baita ere, bi emakumeek aizkoran eskaini zuten erakustaldia, Iturengo Maika Ariztegik eta Labaiengo Andreseneko Irunek.
Igandean Meza ondotik txistulariak eta dantzariak aritu ziren eta arratsean tortilla eta postre lehiaketa ere izan zuten.
Hondar eguneko herri bazkariaren ondotik, kantu zaharrak abestu zituzten Angel Mariezkurrena gidari zutela.