50 izokin arrantzatuta bukatu da Bidasoko denboraldia

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 5a, 10:23
Juan Jose Sanchez bizkaitarra denboraldiko Lenbizikoa eskuetan duela, Berako Ehiza eta Arrantza elkartearen sariak jasotzen.

Ez dira aurreikusitako 83 izokinetara ailegatu, baina sasoi ona izan dela diote arrantzaleek

Maiatzaren 1ean ireki eta uztailaren 31n itxi den arrantza denboraldian 50 izokin arrantzatu dituzte Bidasoan. Urrun gelditu dira denboraldi honetarako baimenduak zeuden 83 izokinak, baina halere sasoi ona izan da.

 

Sasoiko lehen egunean Lehenbizikoa arrantzatu zuen Jose Sanchez Marquez 35 urteko bizkaitarrak eta saldu daitekeen ale bakarraren truke 1.800 euro jaso zituen Donostiako Rekondo jatetxeko Txomin Rekondoren eskutik eta garaikurra Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik.

50 izokinetatik azkena Angel Rezolak arrantzatu zuen. Uztailaren 23an, denboraldiaren itxiera hurbil zela, 5,6 kiloko izokin ederra arrantzatu zuten, baina alerik handiena Martin Apezetxea oronoztarrak arrantzatu zuen ekainaren 15ean, 6 kiloko izokin ederra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun