Kirola eta ondarearen zaintza uztartu ditu Berako bestetako txupinazoak

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 3a, 08:51
Lehen suziriak piztu zituzten hiru kirolariak eta San Miguel eta Konpaneko zubiak zaharberritu dituzten boluntarioak.

Herri kirolean ari diren hiru neskak bota zuten lehen suziria eta San Miguel nahiz Konpaneko zubiko zaharberritze lanetan aritu den taldeko kideek ondorengoak 

Nahiz eta aitzineko egunetan hainbat ospakizun egin, abuztuaren 2an, igande eguerdian bota zen txupinazoarekin abiatu ziren ofizialki Berako bestak. Kirolak eta ondarearen zaintzak izan zuen protagonismoa lehen suziri horietan. Alde batetik, herri kirolean ari diren Amaia Garcia, Nerea Sorondo eta Leire Ugartek bota zituzten lehenbizikoak. Ondorengoak, San Miguel eta Konpaneko zubiak auzolanean moldatu dituzten erretiratuek piztu dituzte. Ikusi argazkiak

 

Hain zuzen, Amaia Garcia eta Nerea Sorondo Nafarroako eta Euskadiko txapeldun izanak dira arpanan eta aizkoran ere aritzen dira erakustaldietan. Oronoz-Mugairiko Gure Herri Kirolen Kluban entrenatzen dute, Patxi Larretxea gidari dutela. Leire Ugarteri dagokionez, oriotarra sortzez, baina azken zortzi urteetan bizi da eta berriagoa da herri kirolean, baina hau ere arpanarekin aritzen da. Kirol honetan bikote duen Nahia Senper gogoan izan zuen, Korean bidaian izanik, ezin izan baitzuen txupinazoan parte hartu.

San Miguel eta Konpaneko zubiak auzolanean zaharberritu dituzten lan taldeari dagokionez, lan handia egin dutela goraipatu zuen Josu Iratzoki alkateak. Gehienak erretiratuak dira, eta beraien borondatez eta denbora eskainiz itxura ederra eman diete bi zubiei, materiala udalak jarri duen bitartean.

Lehen suziriak piztu eta ezkil jotzearekin batera lehertu da besta Beran. Erraldoi eta buruhaundi konpartsak bere dantza eta korrika saioak egin ditu, Ezpelur gaiteroen eta Incansables txarangarekin batera. Ondotik, herri bazkari ederra egin dute, jendez gainezka ageri zen Herriko Etxeko Plazan. Arratsaldez, plater tiroketa, pilota partidak, kuadrillen jautsiera, kukaña, kontzertuak eta, bi hitzetan, besta giroa izan zuten Berako karriketan.

 

Gaur egun handia

San Esteban egun handia ospatuko dute gaur Beran, egitarau zabalarekin.

 

Abuztuaren 3a, astelehena

09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.

10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesba-tzak lagundurik emanen den Meza Nagusira.

Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz

Gero Amets Arzallus eta Amaia Agirre bertsolariek kantatuko dute.

13:00 Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.

17:00 Incansables Txarangak San Jose Zahar etxean joko du.

18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.

Gero Berako Bandaren kontzertua Herriko etxeko plazan.

21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.

23:00 Dantzaldia: Saltoka Taldearen eskutik Altza-teko plazan.

Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuaren 4a, asteartea

09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Dornakun ibiliko dira, Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan eta Irats Taldea Suspelttikin.

10:00 Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik, gosaria banatuko da.

Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea

11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVIII. Igeriketa Txapelketa.

Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea

12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran

13:00 Kukaña, Illekuetan

14:00 Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan. Ondotik bertso-saio berezia

17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du.

18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25E. Salgai Agara prentsan eta Zalain jatetxean.

18:00 Haurrentzako ikuskizuna Altzateko frontoian : Ttikittaka Irratia

19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.

21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altza-teko karrikan.

Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan

00:00 Kontzertuak: batu eta Frikun Altzateko plazan. Deskantsuan Enzerrioa

Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuaren 5a, asteazkena

09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Suspelan ariko dira,  Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan eta  Irats Taldea Garaitarretan.

11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan

12:00 Erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. AGURRA Erraldoi eta Buruhandiei Herriko etxea plazan.

13:00 Kukaña, Illekuetan

14:00 Kantu bazkaria Altzateko frontoian 

Antolatzailea: Labiaga Ikastola

Sarrera: 21E Haurrak: 8E

Salgai uztailaren 29ra arte (asteazkena)

Agara prentsan eta Labezarren

16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan

17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.

18:00 Kukaña, Illekuetan

19:00 Bera kantari Illekuetatik  Mukixura.

19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.

21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al-tzateko karrikan

Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan

23:00 Dantzaldia Trikiteens Altzateko plazan

00:00 GAZTEXTEBAN JAUTSIERA (Gizajoa ni)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun