Igande eguerdiko txupinazoaren aitzinetik ere hainbat ekitaldi izanen dituzte Berako bestetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 31a, 07:48
Txupinazoaren ondotik erraldoiek dantzatuko dute gaiteroen doinuekin, baina lehen suziriaren aitzinetik ere hainbat ekitaldi izanen dituzte Beran.

Gure Txokoa dantza taldeak emanaldia eskainiko du ortziral arratsaldean Eztegara pilotalekuan

Ohikoa denez, abuztuaren 2an, igande eguediarekin botako dute aurten ere Berako bestetako txupinazoa. Herri kirolean aritzen diren neskak arduratuko dira lehen suziria pizteaz eta azken urteotan San Miguel nahiz Konpaneko zubia auzolanean moldatzen ibili direnei ere omenalditxoa eginen zaie ekitaldian. Baina horren aitzinetik, asteburu osoan ekitaldi ugari izanen dira Beran. 

Uztailaren 31n, ortziral arratsaldeko 1etan, San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria ospatuko dute. 19:00etan txoznen irekiera eginen dute, Gaztextebanen igoera, bertsoak eta aurresku herrikoia. 19:30ean, Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua Altzateko Plazan. 20:00etan, Gure Txokoa dantza taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan. Hasiera batean Herriko Etxeko plazan egitekoa zen, baina eguraldi txarra iragarria dagoenez, Eztegarara bueltatuko dira. Gauerditik aitzinera, Lloba, ikus-entzunezko ikuskizuna Altzateko frontoian eta ondotik, Kalera! taldearen kontzertua.

Abuztuaren 1ean, larunbatean, 16:00etan plater tiroketa izanen da, foso modalitatean, Bera eta kanotik etorritako tiratzaileen txapelketa, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatua. 19:00etan herri kirol jaialdia izanen da Toki Ona kiroldegiko patioan, hain zuzen, herriz herri txapelketako lehen jardunaldia. Ondotik, emakumeen harri tiraketa. 20:00etan Etxera elkartasun kalejira Mukixutik Altzateko plazara. 20:30ean Olaia eta Pitxiren kontzertua Altzateko plazan. 22:00etan II. Berako Gau Krossa, Manttale mendi lasterketa taldeak antolatua, Berako Udalaren laguntzaz. Luzera: 7,3  km Desnibela: 300 m positiboak. Izen-ematea: 5 euro (federatuak) 8 euro (ez federatuak) 10 euro (egunean bertan) (gehienez ere 200 lagun apuntatzen ahal dira). Kategoriak: gizonezkoak, emakumezkoak, Berako kuadrillak eta partaide gehien dituen Berako kuadrilla. Sariak: kategoria bakoitzeko lehenbiziko 3 sailkatutakoentzat. Oharra: parte-hartzeko nahitaez kopeta-argia eraman behar da. Ibilbidea: Altzateko Merkatu Parkea (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja pasealekua, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Parkea (helmuga).

Gauerditik aitzinera, Perlak eta Pottor eta Klitto taldeen kontzertua Altzateko plazan. Larunbat arratsetik goizaldera arte Bestabusa ere ibiliko da harat-honatean Bortzirietan.

 

Abuztuaren 2an, igande eguerdian botako den txupinazoaren eta ezkil-jotzearen ondotik, erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira karrikaz karrika, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroak lagunduta. 14:30ean herri bazkaria eginen dute Herriko Etxeko plazan. 16:30ean plater tiroketa, minifoso modalitatean. 17:00etan herriko pilotarien pilota partidak. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose Zahar Etxean joko dute. 18:00etan kuadrilla jautsiera plazatik plazara. 18:30ean kukaña Illekuetan, Incansables txarangak alaiturik. Ordu berean, afizionatuen pilota partidak, kantxa pilotazale txapelketa Eztegara pilotalekuan:

GAZTEAK: Lazkanotegi-Salaberri / Egiguren-Agirre II

SENIORRAK: Mitxelena-Urizar / Errandonea-Erostarbe

19:00etan Berako txistularien kalejira Illekuetatik herriko plazara. 19:30ean Peti& Etxeko uzta Altzateko Plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. Gauerditik aitzinera, kontzertuak Pelax eta Txitxi taldeekin Altzateko plazan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika.

 

Abuztuaren 3a, astelehena

09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.

10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusira.

Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz

Gero Amets Arzallus eta Amaia Agirre bertsolariek kantatuko dute.

13:00 Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.

17:00 Incansables Txarangak San Jose Zahar etxean joko du.

18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.

Gero Berako Bandaren kontzertua Herriko etxeko plazan.

21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.

23:00 Dantzaldia: Saltoka Taldearen eskutik Altzateko plazan.

Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

  

Abuztuaren 4a, asteartea

09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Dornakun ibiliko dira, Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan eta Irats Taldea Suspelttikin.

10:00 Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik, gosaria banatuko da.

Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea

11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVIII. igeriketa Txapelketa.

Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea

12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran

13:00 Kukaña, Illekuetan

14:00 Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan

(sarrerak salgai Kataku eta Errekalden uztailaren 29a arte). Txartelak: 10E

(langabetu eta ikasleentzat: 7E). 

Ondotik bertso-saio berezia

17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du.

18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25E. Salgai Agara prentsan eta Zalain jatetxean.

18:00 Haurrentzako ikuskizuna Altzateko frontoian : Ttikittaka Irratia

19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.

21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan.

Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan

00:00 Kontzertuak: batu eta Frikun Altzateko plazan. Deskantsuan Enzerrioa

Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuaren 5a, asteazkena

09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Suspelan ariko dira,  Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan eta  Irats Taldea Garaitarretan.

11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan

12:00 Erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. AGURRA Erraldoi eta Buruhandiei Herriko etxea plazan.

13:00 Kukaña, Illekuetan

14:00 Kantu bazkaria Altzateko frontoian 

Antolatzailea: Labiaga Ikastola

Sarrera: 21E Haurrak: 8E

Salgai uztailaren 29ra arte (asteazkena)

Agara prentsan eta Labezarren

16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan

17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.

18:00 Kukaña, Illekuetan

19:00 Bera kantari Illekuetatik  Mukixura.

19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.

21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan

Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan

23:00 Dantzaldia Trikiteens Altzateko plazan

00:00 GAZTEXTEBAN JAUTSIERA (Gizajoa ni)

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun