Pilotaren Unibertsoaren bederatzigarren edizioa eginen da larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 31a, 07:43
Zesta puntako modalitatean Miami eta Filipinasen antzeko apustuak egiteko aukera izanen dute ikusleek.

Patata tortila lehiaketa eta dastatzea ere eginen dira

Bertze urtetan bezala, aurten ere, Urdazubiko Udalak bertako erakundeekin batera Pilotaren Unibertsoaren jardunaldi batzuk antolatu ditu.

 

Pilotaren Unibertsoaren jardunaldia abuztuaren 1ean, larunbatean, izanen da. Pilota erakustaldia arratsaldeko 7etan hasiko da eta ondoren profesional eta afizionatu direnentzako patata tortillen lehiaketarekin segituko dute. Patata tortillak dastatzeko aukera ere izanen da.

Erakusketa honetan Euskal Pilotaren hiru modalitate ezagunenak ikusi ahal izanen  dira: esku pilota, larruzko paleta (Iruñako Oberena klubeko jokalariekin) eta zesta punta (Euskal Jail Alai enpresaren eskutik). Modalitate bakoitzeko partiden iraupena ordu erdi ingurukoa izanen da eta Zesta puntako modalitatean Miami eta Filipinasen antzeko apustuak egiteko aukera izanen du jendeak. Erakustaldirako aurkezle bat izanen da bertan gertatzen den guztia azaltzeko.

Erakustaldiaren ondoren Urdazubira hurbiltzen den jendeak tortila patatak eta bertako produktuak dastatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun