Santo Domingo bestak ospatuko dituzte abuztuko lehen egunetan Gaztelun

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 30a, 07:40
Plaza inguruan dantzarako aukera izanen dute egunotan Gaztelun.

Astelehenean herri bazkaria eta egun handian Meza Nagusia izanen dute

Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte Gaztelun, abuztuko lehen lau egunetarako.  Larunbat arratseko suziriak baino lehen ere eginen dituzte zenbait ekitaldi, igandean aizkora apostu mistoa, astelehenean herri bazkaria eta astearteko Santo Domingo eguneko mezaz gain, partxis txapelketa ere izanen dute.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 1

HAURREN EGUNA

• 10:00etan kalejira.

• Goizez eta arratsaldez jokuak eta puzgarriak.

• 20:00etan suziriak eta ondoren txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.

• 21:00etan Zopak He­rriko Ostatuan.

• Gauez dantzaldia Puro Relajo taldearekin.

 

IGANDEA, ABUZTUAK 2

• 10:00etan kalejira.

• 13:00etan aizkora apostua. Donato La­rretxea-Itxaso Onsalo; Felix Etxeberria-Nerea Sorondo.

• 17:00etan mus txapelketa.

• 19:00etan txokolatada.

• Arratsaldez dantzaldia Agerralderekin.

 

ASTELEHENA, ABUZTUAK 3

BEZPERA

• 09:00etan gosaria.

• 10:00etan kalejira.

• 11:30ean jokoak.

• 14:00etan herri bazkaria.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Agerralderekin.

• 22:00etan xingarrada.

 

ASTEARTEA, ABUZTUAK 4

SANTO DOMINGO EGUNA

• 10:00etan kalejira.

• 11:00etan Meza Nagusia eta ondoren salda Herriko Ostatuan.

• 17:00etan partxis txapelketa.

• Arratsaldez dantzaldia Agerralderekin. Eta ondoren, Gaixoa Ni…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun