Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio departamentuko kabinete burua izanen da Izaskun Abril beratarra

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 30a, 07:34
Izaskun Abril, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko garapen agentea izan da azken urteotan.

Isabel Elizalde doneztebarra kontseilari duen Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren baitan lan-taldea koordinatzeko ardura izanen du Izaskun Abril Olaetxea beratarrak.

 

Izaskun Abrilek (Bera, 1971) abuztuaren 10ean hartuko omen du lana. Cederna Garalurren Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko landa garapeneko teknikaria da Abril eta bukatzeko gelditzen zaizkion lanak bukatu nahi ditu kargua hartu aitzinetik. 16 urte daramazki Cedernan lanean. Geografian lizentziatua da eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Lurralde Antolaketa eta Paisaiaren Kudeaketan maisutza ere egina du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun