Jabegabetzeaz Nazioarteko I.jardunaldiak Lesakan eginen dituzte abuztu hasieran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 29a, 07:44

Abuztuaren 4tik 9ra Matxinbeltzenean

Jabegabetzeaz Nazioarteko I.jardunaldiak eginen dituzte abuztuaren 4tik 9ra Lesakako Matxinbeltzenean. Hiru mintzagai nagusi izanen dituzte: Partaidetza prozesuak orokorrean, hezkuntzaren jabegabetzea eta eskola eta hizkuntzaren jabegabetzea. Ez da beha­rezkoa saio guztietara joatea, bakoitzak aukera dezake zeinetara joan. 

Parte-hartzea doakoa da eta izen-ematea ez da beharrezkoa, baina komeni da jakitea bazkaltzera eta lotara zenbat geldituko diren jakiteko (ilusionistasozialak@gmail.com). Seguruenik jazz kontzertua ere antolatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun