Eskualdeko hainbat ikaslek Iparraldean eta Biarnon eginen dituzte DBHko ikasketak

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 28a, 13:07

Nafarroako 28 ikastetxe publiko eta itunpekoetako 81 ikaslek Baionako Collège La Salle Saint Bernard; Mauleko Collège Saint François; eta Biarnoko Salbaterrako Collège Saint Joseph ikastetxetan eginen dituzten DBHko ikasketak, 2015-2016 ikasturtean. Programa honetan eskualdeko Bera (IES Toki Ona BHI), Lekaroz (Lekaroz BHI) eta Doneztebeko (Mendaur DBHI) zentroek parte-hartuko dute.

 

Honen bidez, ikasleei ikastetxe frantses batean barnetegi-araubidean ikasteko aukera eskaini nahi zaie; eta hizkuntzaren aldetik ulermena eta adierazpena hobetzea ez ezik, kultura frantsesa ezagutarazi eta garapen pertsonalerako beharrezkoak diren eskumenak bereganatzea du helburu.

Salbaterra edo Maulera doazen ikasleen familiek guti goiti-beheiti 1.500 euro ordaindu beharko dute, urteko ostatu eta mantenuari (astelehenetik ostiralera bitartekoa) dagozkionak. Mauleren kasuan, aldiz, 3.500 eurotan izanen dute urteko ostatu eta mantenua. Honez gain, guztientzat bat eta bera da hileroko garraioaren prezioa, 110 euro, zehazki.

Programa abiatu zenetik, 2013-2014 ikasturtetik, Nafarroa osoko 171 ikaslek parte-hartu dute; urtez urte parte-hartzaile kopuruak goiti egin duelarik: 2013-2014 ikasturtean 36 ikasle; 2014-2015 ikasturtean 54 ikasle; eta oraingo honetan 81 dira esperientzia biziko dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun