Berako Gaztetxeak Gaztexteban egitarau zabala prestatu du aurten ere

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 28a, 08:05
Gaztextebanen baitan, aurten ere kontzertu politak izanen dira Altzateko plazan.

Hasteko, irratsaio berezia eginen dute ortzegun arratsaldean, Gaztextebanak 2015 Maratoia

Berako bestekin batera, batzuetan egitarau ofizialaren baitan eta bertzeetan bere gisara, Gaztexteban programa zabala proposatu du aurten ere Berako Kaxerna Gaztetxeak.

Hasteko, uztailaren 30ean, ortzegun arratsaldeko 7:30ean hasita Kaxerna Irratiaren emisio berezia eginen dute, FM 102.5 ean, Gaztextebanak 2015 Maratoia.

Uztailaren 31n, ortziral arratsaldeko 7etan txozna irekiera eginen dute, pregoia, Gaztextebanen igoera, aurresku herrikoia eta bertze zenbait ekintzekin. Ondotik, kontzertua eskainiko dute Joseba B. Lenoir Gangek eta 23:00etatik aitzinera aitzinera, kontzertua izanen da Lloba ikuskizuna eta Kalera! Taldeekin.

Abuztuaren 1ean, larunbatean 19:30ean emakumeen harri tiraketa lehiaketa jokatuko da kiroldegi kanpoan eta 20:00etan elkartasun kalejira eginen dute. 20:30ean Olaia eta Oitxiren kontaldia eta gauerditik aitzinera, kontzertua Perlak eta Pottors eta Klitto taldeekin.

Abuztuaren 2an, igande eguerdiko 12:30ean preso eta iheslarien aldeko topa eginen dute Espidobaita elkartean. 14:30ean herri bazkaria Udaletxeko plazan. 18:00etan kuadrilen jeitsiera txarangarekin txoznetaraino. 19:30ean kontzertua Petti & Etxeko untaren eskutik eta gauerditik aitzinera kontzertua Pelax eta Txitxiren eskutik.

Abuztuaren 3an, astelehen arratsaldeko 5etan txikiteo herrikoia eginen dute eta 23:00etan dantzaldia Saltoka taldearekin.

Abuztuaren 4an, asteartean 14:00etan Gaztetxe bazkaria Eguren dute txozna gunean. Txartelak Kataku eta Errekalden daude salgai, uztailaren 30a arte (10 eurotan txartel arrunta, 7 eurotan ikasle eta langabetuentzat). Bazkalondoan bertso jolasak eginen dituzte. 18:00etan kalejira-poteoa Broken Brothers Brass Bandekin eta gauerdian kontzertua Batu eta Frikun taldeekin. Atsedenean Enzerrioa.

Abuztuaren 5ean, asteazkenean 23:00etan dantzaldia Trikiteens taldearekin. Atsedenean, Gaztextebanen jaitsiera.

Kaxerna Gaztetxetik gogorarazi dutenez, egunero herritarrak izanen dira DJak eta montaketan lagundu nahi izanez gero, eskuzabalik hartuko omen dute jendea. Aste honetan zehar, egunero Altzateko plazan bilduko dira, 18:00etatik aitzinera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun