Fernando Etxegaraik ezin izan zuen hamazazpigarren txapela jantzi

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 27a, 11:33
Etxegaraik ez du Nafarroan 17. txapela lortu, baina Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko txartela bai.

Berriozarko Eder Goldarazenak sorpresa eman eta Nafarroako koxkor biltze txapelketa irabazi zuen

Ezustea suertatu zen uztailaren 26an Elizondoko Iriarte pilotalekuan jokatu zen Nafarroako Lokotx biltze txapelketan. Berako Fernando Etxegarai hamazazpigarren aldiz txapela janzteko faborito nagusia zen, baina bigarren izan zen. Txapelduna, Berriozarko Eder Goldarazena izan zen.

 

Goldarazenak 6 minutu, 25 segundo eta 12 zentesima behar izan zituen 50 koxkorrak biltzeko eta Fernando Etxegaraik 8 segundo gehiago (6:33.39). Biek lortu zuten irailaren 27an Igantzin jokatuko den Euskal Herriko txapelketarako txartela.

Hirugarren postua Iñigo Lasaga etxalartarrak eskuratu zuen (6:41.23), laugarrena Anizko Unai Iantzik (6:55.11) eta bosgarrena Etxalarko Andoni Lasagak (6:56.18). Bortz kirolariek, beraz, 7 minutu baino guttiago behar izan zuten lana burutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun