Nafarroako Auroren Topaketan parte-hartu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 21a, 09:50
Tafallan bildu eta Barasoaingo kaleetan barna ibili ziren Goizuetako kantariak.

4.000 abeslari bildu ziren igandean Tafallaldean, tartean goizuetarrak eta Ereñozukoak

Nafarroako Auroroen XXXIX.topaketa egin zen uztailaren 19an, Tafallan. Bertan, 4.000 inguru aurorek hartu zuten parte, hauetatik, 70en bat Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzakoak ziren. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Ekitaldiari goizeko 8etan eman zitzaion hasiera, denentzako gosari batekin, ondoren Tafalla, Unxeko San Martin, Uxue eta Barasoaingo kaleetan barna banatzeko.

Ozenki-Umore Onakoei, azken herri hau egokitu zitzaion. Kalez kale kantatu zuten, gero plazan hamaiketako eder bat egin kantatzen segitzeko. Azkenik, bertako Elkartean bazkaldu eta kanta artean, umore ederrean, bukatu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun