Gure Txokoa eta Bidazi elkarteak elkarlanerako akordioa sinatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 13a, 08:13
Bidazi eta Gure Txokoako ordezkariak hitzarmena sinatzen.

Berako Gure Txokoa kirol eta kultura elkarteak eta Bidasoa eskualdeko Bidazi ekoizpen eta kontsumo ekologikoen aldeko elkarteak akordioa sinatu zuten ekainaren 24an, lankidetza sustatu, inguruan eragin eta Bera hobe bat lortzeko helburuz.

Aurrentzean, Bidazik produktu ekologiko eta bidezko merkataritzakoez hornituko du Berako elkartea, honek bere bazkideei eskaintzeko. Horrez gain, Bidazikoek Gure Txokoak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartu eta laguntzeko konpromisoa hartu dute, ekitaldi hauek Bidaziren  balore eta helburu ekologikoekin bat egiten dutenean.  Trukean, Bidazikoek Gure Txokoaren instalazioak erabiltzeko aukera izanen dute ikastaro  edo tailerrak egiteko. Kasu hauetan, Gure Txokoako bazkideei ekimen hauetan parte hartzeko aukera emanen zaie.

Bi elkarteetako arduradunek uste dute akordio honekin herri elkarteen arteko laguntza  sustatzeaz gain urrats bat ematen dutela, elikadura osasuntsua eta natura errespetatzen duena hedatze aldera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun