Berako saria txirrindulari probarako boluntarioak behar ditu Gure Txokoa elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 10a, 08:15
Felix Errandonea proba egin ahal izateko boluntarioek egindako lana eskertu eta berriro ere deia egin du elkarteak.

Bidegurutzeetan lagundu edo motoarekin lotura lanak egiteko

Gure Txokoa elkartea Berako saria txirrindulari proba antolatzen ari da hamabigarrenez.  Uztailaren 26an, goizeko 10:30ean hasiko da proba eta 12:15 aldera bukatuko da. Kadeteentzako txirrindularitza proba hau gauzatu ahal izateko boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute, bidegurutzeetan lagundu edota motoarekin lotura lanak egiteko. Laguntzeko prest daudenek, bere izena bidali beharko dute guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun