Lekarozko ur-hornidura arazoak konpondu bitartean ura zentzuz erabiltzeko eskatu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 7a, 09:00

Behin-behineko neurri bezala ur-depositorat ura kamioetan eramaten hasi dira

Larunbataz geroztik, Lekarozen ur-hornidurarekin arazoak izan dira eta momentu batzuetan ur-mozketak ere gertatu dira. Arazoa zein den argitu eta konpontzeko lanean ari dira Lekarozko eta Iruritako uren arduradunak eta Baztango Udala. Bien bitartean herritarrei ura zentzuz erabiltzeko eskaera egin diete. Behin-behineko neurri bezala, uztailaren 6an Lekarozko ur-depositorat ura zisterna-kamioetan eramaten hasi dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun