Iruñeko San Lorenzo elizan kantatuko du Lesakako Abesbatzak uztailaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 3a, 14:15
Lesakako Abesbatzak emanaldia eskainiko du igandean Iruñean.

Ospakizunera joanen diren lesakarrek San Ferminen irudia eramanen dute eta kontzertu osoa internet bidez ikusi eta aditu daiteke

Lesakako Abesbatzak Iruñeko San Lorenzo parrokiako San Fermin kaperan kantatuko du uztailaren 5ean, igande arratsaldeko 7etako mezan. Ospakizunera Lesakatik joaten direnek, San Ferminen irudia ere eramanen dute espreski Lesakako elizatik. Kontzertu osoa Internet bidez ikusi eta aditu daiteke hemen

 

Perossiren Missa Secunda Pontficaleis (Kyrie, Gloria, Sanctus, Benedictus eta Agnus Dei), Bach-en Gloria Sei Dir Gesungen (BWV 140) eta Jesu Maine Fraude (BWV 227) eta Madinaren Aita Gurea abestuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun