Azken astean sartu da Aspacek Lekarozen daukan udalekua

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 30a, 09:49
13 eta 21 urte arteko hamar gazte daude Aspacek Lekarozen eskaintzen duen udalekuan.

Ezintasunen bat duten gazteek bere beharretara egokitutako jarduera eta terapiak egiten dituzte

Nafarroako Aspacek Lekarozeko gazte aterpean egiten ari den udalekua aurkeztu zuen ekainarn 29an, burmuin perlesia edo gisako ezintasunak dituzten gazteen aisialdirako eta errehabilitaziorako egokitua. Udaleku hauetan, udako jarduerak eta terapiak tartekatzen dituzte.

 

Ekainaren 21ean hasi zen udalekua eta uztailaren 4ra bitarte egonen dira Lekarozen 13 eta 21 urte bitarteko hamar gazteak. Zortzi mutil eta bi neska daude, gehianak Nafarroakoak, baina baita Kanariar Uhartetik etorritakoren bat ere. Aspaceko bi profesionalek eta lau boluntarioek artatzen dituzte eta Petö metodoko bi terapeuta ere badituzte laguntzaile, astegunetako goizetan terapiak egiteko. Aisialdia, berriz, igerilekuan, txangoetan, hondartzan, jokuetan eta bisita turistikoetan ematen dute.

Udalekuen antolaketarako behar beherreazkoa izan da La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntza eta horregatik, bertze edozein udaleku arruntaren prezioan atera zaie Lekarozkoa ere.

Nafarroako Aspace Fundazioak kudeatzen du Lekarozko Gazte aterpea eta bereziki egokia da ezintasunen bat duten pertsonak hartzeko, ez baitu inolako oztopo arkitektonikorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun