ETBko Kantugiro saioak karaokea proposatu du Lesakako Sanferminetarako

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 30a, 07:03

Uztailaren 9an grabatuko duen programarako partehartzaileen bila dabil

ETB-1eko Kantugiro programan herrietako bestak grabatzen dituzte eta herri bakoitzean karaoke bat prestatu dute. Uztailaren 9an Lesakan izanen dira eta jendearen bila ari dira karaokean parte hartzeko. Lesakako nahiz inguruko jendea nahi dute, 15 urtez goitikoa.

Aurkezlea Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria da. Zortzi partehartzaile izanen dira eta irabazleak 200 euro irabaz ditzake. Abesti bat aukeratu beharko dute, euskaraz, gazteleraz edo ingelesez abesteko eta programatik basea bidaltzen dute, etxean praktikatzeko.

Parte hartzeko 626 181417 telefonora deitu edo Whatsappa bidali behar da edo kantugiro@eitb.eus helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun