Herriko Ostatua errentan eman nahi du berriz ere Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 30a, 07:01

Abuztuaren 8ra arte aurkezten ahal dira proposamenak

Herriko Ostatua eta jatetxea errentan emateko lehiaketa irekirako deia egin du Etxalarko Udalak. Gerora luzatzen ahal diren 5 urterako ematea da asmoa eta hileko errentaren hasierako prezioa, 365 euro + BEZa da.  Behin behineko fidantza, berriz, 600 eurokoa. Proposamenak abuztuaren 5eko 14:00ak arte aurkezten ahal dira.

Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa. Baldintza plegua interesatuen eskura dago Udaletxean eta udalaren web orrian (www.etxalar.org). Aurkeztu beharreko agiriak baldintza pleguan adierazten direnak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun