Jose Luis Legarra da Arkupeak elkarteko presidente berria

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 29a, 07:29
Arkupeak elkarteko zuzendaritza batzorde berria. Jose Luis Legarra presidentea, zutik erdian dagoena da.

Ekainaren 25eko batzarrean lau batzorde osatu zituzten erretiratuen elkarteak modu egokian funtziona dezan 

Ekainaren 17an bildu zen Arkupeak elkarteko delegatuen batzarra eta zuzendaritza batzorde berria izendatu zuen. Jose Luis Legarra Iriarte izanen da presidente berria, lau urtez kargua bete duen Pedro Bañaresen ordez.

 

Zuzendaritza batzordeko bertze postuei dagokienez, Rosa Maria Bertiz Iriarte izanen da presidente ordea, Fernando Etxeberria Mariezkurrena idazkaria, Juan Isaac Altzugarai Martiarena idazkari ordea eta Maria Eugenia Arozena Sanzberro diruzaina. Mª Rosa Mendiburu, Gemma Gamio, Pakita Mikelarena eta Jose Ignacio Telletxea izanen dira bokalak eta Mª Lourdes Erbiti ordezkoa.

Zuzendaritza berria ekainaren 25ean bildu zen eta lau batzorde osatu zituen, elkarteak modu egokian funtziona dezan: ekonomia, ikastaro eta solasaldiak, bidaiak eta mendia. Fernando Etxeberria izanen da komunikabideekin harremanean jartzeko arduraduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun