Iñaki Atxa elizondarraren kartelak iragarriko ditu Elizondoko bestak

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 26a, 12:48

Bestetako blusa lanarekin 300 euro eta zikirorako bi txartel jasoko ditu

Iñaki Atxa Aranburu elizondarrak irabazi du Elizondoko Santio bestak iragartzeko kartel lehiaketa “Bestetako blusa” lanarekin. Besta Batzordeak osatu du epaimahaia eta irabazleak 300 euro eta zikirorako bi txartel jasoko ditu. Lau lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte Elizondoko bestak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun