Leitzako Torrearekin elkartasuna adierazi dute herriko 66 eragile eta pertsona ezagunek

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 26a, 08:30
Hainbat eragilek eta pertsona ezagunek elkartasuna adierazi diote Torrea tabernari.

Herriko Taberna ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek eta Konpromiso Eguna iragarri dute ekainaren 27rako

Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako Auzitegi Gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, Leitzako Torrea konfiskatu-bahitzeko agindua eman dute eta Torrea betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Horren aurrean, herriko hainbat eragile eta norbanakok agerraldia egin zuten ekainaren 25ean tabernaren atarian.

 

Bertan, Torrearen historia llabur bat egin zuten: «Torrea sortzeko ahaleginean Leitzako herritar ugarik abiarazitako auzolana 90. hamarkadaren hasieran jarri zen martxan, eta geroztik hainbat urtez jardun du eskuz esku elkarlanean, herriko egunerokotasunean alternatibak sortzen eta bultzatzen eta hamaika ekimenetan eraldaketarako tresna eraginkor moduan dinamikak pizten. Torrea, finean, taberna batetik harago doan proiektu bat izan da urte horietan guztietan».

Hori dela eta, ostegun arratsaldean bildu zirenek aipatu zutenez, urteetan modu batera edo bestera harremana zein elkarlana eduki dute Torrearekin, «taberna edota ostalaritzako kide gisa herria biziberritzen, herriko kultur dinamika indartzen, herriko kultur taldeen erakusleiho, herriko mugimendu desberdinen bitarteko edota herritarron elkargune». Aitortza horrekin baera, elkartasuna eta babes osoa eskaini nahi izan zioten Torreari, «inposatutako erabaki honen aurka agertzen gara eta Torrea libre eta zabalik nahi dugula aldarrikatzen dugu». Bestalde, bere babesa adierazi nahi izan diete «erabaki politiko honen ondorioz euren lanpostua mehatxatuta ikusten duten langileei eta Torrea sortzeko hainbeste esfortzu egin zuen herritar orori». Torrea Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakearen eta konponbidearen aurkako eraso bezala ulertzen dute eta azkenik, Torrearen alde eginen diren ekimenei bere atxikimendua adierazi nahi izan diete eta herritarak parte hartzera gonbidatzen dituzten, bereziki larunbat honetan eginen diren ekimenetan.

 

Ekainaren 27an Konpromiso Eguna

Aste osoan Torrea libre eta zabalik! izenburupean egiten ari diren ekitaldiak larunbateko Konpromiso Egunarekin borobilduko dituzte. Aurretik, ekainaren 26an, ostiral arratseko 8etan azken ostiraleko kontzentrazioa eginen da eta 22:30ean Burrunbada herrian barrena.

Ekainaren 27ko Konpromiso Eguneko egitarauari dagokionez, larunbat goizeko 10etan diana izanen da txistulariekin. 11:00etan Kiliklon kalejira haurrentzat plazatik. 12:20an argazki herrikoia eta 14:30ean bazkari herrikoia. 17:00etan panel margoketa eginen da eta 20:00etan giza katea. Ondoren, Torrean bokatak afaltzeko aukera eskainiko dute.

 

Atxikimendua adierazi duten eragile eta norbanakoak

  • IKA (euskaltegia)
  • AURRERA (kirola-kultura)
  • DENOK BAT GURASO ELKARTEA (elkartea)
  • JEIKI ABESBATZA (musika)
  • EHME (kirola)
  • LEITZAKO KONTSUMO TALDEA (eragilea)
  • ABEL BARRIOLA (kirola)
  • AITOR ZABALETA (musika)
  • ALKE (kultura)
  • INDEPENDENTISTAK SAREA (eragilea)
  • ARALAR ALDERDIA (politika)
  • EA (politika)
  • SORTU (politika)
  • EH BILDU (politika)
  • MIELTXO SARALEGI (kirola)
  • KRISTINA SARALEGI (kirola)
  • GABRIEL SARALEGI (kirola)
  • PATXI ZABALETA (politika)
  • ELI ERASO (kazetaritza)
  • DABID ANAUT (idazlea eta parlamentaria)
  • ATEKABELTZ HERRIGUNEA ( kultura)
  • GAZTE ASANBLADA (kultura)
  • ELKARTASUN TALDEA (eragile politikoa)
  • PATZIKU PERURENA (idazlea)
  • ASKE (musika)
  • KATEZ (musika)
  • GABENARA (musika)
  • IKER ALDUNTZIN (musika)
  • MAITANE VILLABONA (musika)
  • BERTSOZALEEN ELKARTEA (kultura)
  • LAB (sindikatoa)
  • ELA (sindikatoa)
  • GURATZ MENDI BATZORDEA (elkartea)
  • KORNIETA (elkartea)
  • MENDIGORRIA (elkartea)
  • ORAIN (elkartea)
  • AIMAR SAGASTIBELTZA (kirola)
  • JON KANFLANKA (kirola)
  • MIKEL ILLARREGI (kultura)
  • MIGEL MARI ELOSEGI (kultura)
  • SAHARAR HERRIAREKIN ELKARTASUN TALDEA (eragile politikoa)
  • SUIZPI (elkartea)
  • LEITZAKO BILGUNE FEMINISTA (eragile politikoa)
  • IKASLE ABERTZALEAK (ikasle sidikatua)
  • JON REKONDO (kirola)
  • KRISTINA URRUTIA (kazetaritza)
  • ITZIAR ALDUNTZIN (kazetaritza)
  • MIKEL IRURTIA OLANO (kultura)
  • LEITZAKO ELIKAGAIEN BANKUKO KOLABORATZAILE TALDEA (elkartea)
  • HARRERA ELKARTEA ( eragilea)
  • OINATZ BENGOETXEA (kirola)
  • MIKEL OLAZABAL (kirola)
  • ITXASO ONSALO (kirola)
  • JULIO SOTO (bertsolaria)
  • IDOIA ZABALETA (argazkilaria)
  • PAUL ERDOZIA (musika)
  • USOA EHIZA ELKARTEA ( elkartea)
  • ARESOKO GURASO ELKARTEA (elkartea)
  • PAKE-TOKI ELKARTEA (elkartea)
  • LEITZAKO GAZTE TALDEA ( eragilea)
  • JOSU ERBITI (musika)
  • HARRI TIRALARIAK (kirola)
  • OSKAR ESTANGA (kultura-bertsolaria)
  • KILIKLON EKOIZPENAK ( antzerkia)
  • JON JAUNARENA (kirola)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun