30 euroko 40 opari zozketatuko ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 23a, 09:41

Uztailaren 1a arte elkarteko denda eta zerbitzuetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak kanpaina berri bati ekin dio. Ekainaren 20tik uztailaren 1era elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 30 euroko 40 opari zozketatuko dituzte.

Zozketa uztailaren 1ean eginen dute, 20:00etan Antoiu ostatuan. Opari horiek deskontu-baleak izan daitezke, baita opari zuzenak ere, denda eta zerbitzu ezberdinetan eskainiko dituztenak. Irabazleek uztailaren 2tik 5a arte izanen dute epea deskontu balea gastatzeko edota opari zuzena jasotzeko. Lesakako Zerbitzuen elkartetik jakinarazi dutenez, opariaren balorea ez da diru trukean emanen eta pertsona bati ez zaio sari bat baino gehiago emanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun