Iralekuen hitzarmena sinatzeko aukera dute goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 23a, 08:23

Iralekuen hitzarmenarekin ados dauden goizuetarrek hau sinatzeko aukera izanen dute Udaletxean. 2015eko urtarrilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen joan den urteko azaroaren 26an Nafarroako Gobernuak hartutako akordioa, Goizuetako herri-lurretako ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren arau orokorrak onesten dituena. 

Orain, interesatuek sinaduraren bidez adierazi behar diote udalari aipatutako hitzarmenaren oinarriekin bat daudela eta dagokien hitzarmen konkretua burutu nahi dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun