Iaz lortutako emaitzengatik bekak eskuratu dituzte eskualdeko hiru kirolarik

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 22a, 07:29
Irati Otxoteko lesakarra pistako proba batean.

Irati Otxoteko eta Itxaso Fagoaga lesakarrek eta Adur Etxezarreta aresoarrak

Miguel Indurain Fundazioak bekak eman dizkie Nafarroako 116 kirolariri, iaz lortutako emaitzen truke. Eskualdeko hiru kirolarik ere lortu dute laguntza: Irati Otxoteko eta Itxaso Fagoaga lesakarrek eta Adur Etxezarreta aresoarrak.

 

Hiruek kirol olinpikoetan egindako lanaren truke jaso dute fundazioaren beka. Irati Otxoteko txirrindulariak 1.400 euroko laguntza izanen du, iaz Espainiako txapelketan bigarren izan ondotik. Neguko kiroletan, Adur Etxezarreta aresoarrak 3.150 euro jasoko ditu, Espainiako ski txapelketan bigarren izan eta gero eta Itxaso Fagoagak 1.050 euro eskuratuko ditu, tiro olinpikoko Munduko txapelketan parte hartu zuelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun