Biztanleria eta bizi-kalitateari eusteko aldaketa goizuetarren esku dagoela argi utzi zuen
Jakoba Errekondo hurbildu zen ekainaren 13an Goizuetara, Zeraingo proiektuaren berri ematera. 60 bat lagun bertaratu ziren udaletxera, eta besteak beste, goizuetarrek beren kezkak eta dudak galdetzeko aukera izan zuten, hala nola, zer egin goizuetako biztanleriari eusteko edo nola mantendu bizi kalitatea. Ikusi argazkiak
Zerainen egindakoan oinarrituta, zenbait aholku eman zituen landaretan adituak, eta bertaratutakoen artean solasadi interesgarria sortu zen. Baina Jakoba Errekondok argi utzi zuen , egiten dena egiten dela, aldaketa goizuetarren esku dagoela. Jendea gustura somatu zen, eta zeraingo proiektuak izandako arrakasta ikusita, goizuetan zerbait egiteko ilusioarekin somatu zen jendea.