Sei bikote hasiko dira erremonteko promozio txapelketan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 3a, 07:56
Txapelketan parte hartu duen pilotarietako batzuk asteartean Galarretan egin zen aurkezpenean.

Josetxo Ezkurra doneztebarra eta Aritz Zubiri goizuetarra izanen dira eskualdeko ordezkari bakarrak

Erremonteko Promozio txapelketaren aurkezpena egin zuten ekainaren 2an Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bi multzotan banatuko diren sei bikotek jokatuko dute txapelaren bila eta eskualdeko bi ordezkari bakarrik izanen dira, Josetxo Ezkurra aurrelari doneztebarra eta Aritz Zubiri atzelari goizuetarra, txapelketako beteranoena, 28 urterekin.

 

A multzoan, Ezkurra II.ak Zaldua donostiarrarekin eginen du bikote; Segurola eta Larrañaga gipuzkoarrak eta Ansa II urnietarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak osatuko dute multzoa.

B multzoan, Otaegi eta Zaldua, Matxin VI eta Labaka eta Goikoetxea eta Aizpuru III ariko dira. Aipatzekoa da, apirilean debutatu zuten lau erremontelariek beraien lehen txapelketa jokatuko dutela

Hasierako ligaxka larunbat honetan, ekainaren 6an abiatuko da eta ekainaren 11n eta 13an jokatuko dira bertze partidak. Finalerdiak ekainaren 20an jokatuko dituzte multzo bakoitzeko bi lehenbizikoek eta finala ekainaren 27an izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun