Ekainaren 3tik 7ra ospatuko dituzte Almandozko Bestaberri bestak

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 2a, 07:55
Almandozko abesbatza ere kantari ariko da bestetako egun handian.

Zikiro jatean euskal kantuen liburuxka banatuko dute kantari aritzeko

Egitarau zabalarekin datoz Almandozko Bestaberri bestak. Egun handian, goizean aurorak kantatuko dituzte eta eguerdian abesbatza ariko da kantari, baina bertze hainbertze ekitaldi prest dituzte.

 

ASTEAZKENA, EKAINAK 3

• 12:00etan txupinazoa.

• 21:00etan Baztan zopak Beñat Mitxelenak alaiturik.

 

ORTZEGUNA, EKAINAK 4

• 08:00etan Aurora Bixenterekin.

• 12:00etan Meza Nagusia eta prozesioa herrian barna.

• 13:00etan luntxa frontoian.

• 16:30ean herriko gazteen arteko pilota partidak.

• 21:00etan tortilla lehiaketa.

 

ORTZIRALA, EKAINAK 5

• 10:30ean haurrendako ginkana.

• 16:00etan haurrendako puzgarriak.

• 17:00etan Mus txapelketa.

• 18:00etan Txokolatada.

• 20:30ean Mutildantzak.

• 21:00etan herri afaria.

• 00:30ean gaupasa OHARKABE taldearen eskutik.

• 06:00etan gosaria gautxorientzat.

 

LARUNBATA, EKAINAK 6

• 11:00etan mus txapelketaren finalerdiak eta finala.

• 13:00etan sari banaketa.

• 14:00etan Zikiro jatea (Euskal kantuen liburuxka izanen da joaten direnentzat bazkalondoan abesteko).

• 17:00etatik 21:00etara dantzaldia eta euskal kantuak Beñat Mitxelenarekin.

• 00:30etik aurrera dan­tzaldia Beñat Mitxelenarekin. Dantzaldiaren ondotik gosaria inda­rrak dituztenentzat.

 

IGANDEA, EKAINAK 7           

• 12:00etan Meza Nagusia eta lehenengo jaunartzeak.

• 16:00etan haurrendako puzgarriak.

• 16:30ean herritarren arteko herri kirol erakustaldia.

• 19:00etan zozketa.

• 22:00etan bestak aki­tzeko Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun