Herri Olinpiadak ere antolatu ditu Lesakako Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 2a, 07:37

Ekainaren 13tik uztailaren 4ra bitarteko larunbatetan jokatzeko

Beti Gazte elkartearen 75. Urteurreneko ekitaldien baitan, Herri Olimpiadak antolatu dituzte ekainaren 13tik uztailaren 4ra bitarteko larunbatetan, Lesakako Gazte Asanbladaren eta Irrisarri Landen laguntzarekin. Talde bakoitzak 6 eta 10 kide artean izan beharko dute eta Koxkila ostatuan izen emateko epea ekainaren 7an bukatuko da. Taldeko partaide bakoitzeko 3 euro ordaindu beharko da eta adin guztietako jokalariei irekia da.

Ekainaren 13an taldekako triatloi ttikia eginen dute 16:00etatik aitzinera konbentuan.

Ekainaren 20an, saskibaloia eta ping-pong izanen dute 10:30ean hasita plazan.

Ekainaren 27an, futbito eta pilota, 16:00etan hasita ikastolan.

Uztailaren 4an, azkenik, Ginkana eginen dute 11:30ean hasita plazan.

Talde bakoitzak proba guztietan parte hartu beharko du eta denetan neska eta mutilek aritu beharko dute. Proba guztien ondotik poteo animatua izanen da eta azkeneko egunean herri bazkaria eta sari banaketa . Gainera, partaide guztientzat Irrisarri Land-eko sarrera opari izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun