Beti Gazte elkartearen eguna berezia izanen da aurten

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 1a, 08:45
Beti Gazteko lehengo eta oraingo jokalariak bildu nahi dituzte larunbatean.

Ekainaren 6an mendi irteera, lehengo eta gaur egungo futbolarien arteko partidak eta herri bazkaria prestatu dute

Beti Gazte elkartearen 75. urteurreneko ospakizuneko ekitaldiek ez dute etenik. Ekainaren 6an Beti Gazteren Eguna berezia izanen da. 08:00etan mendi irteera abiatuko da plazatik.  Egun horretan, gaur egungo eta garai bateko futbol jokalarien jokalari ohien topaketa eginen  dute. 10:30ean hasita, Mastegin, futbolari beteranoak gaur egungoen kontra ariko dira. Lehenik gizasemeak ariko dira eta gero emakumeak, 12:00 aldera. 13:30ean Elutxa txaranga ibiliko da karrikaz karrika bisita gidatua eginez eta gero herri bazkaria izanen da frontoian, nahi duen guztiarentzat zabalik. 

 

Bazkarirako txartelak 25 eurotan salgai daude Koxkila, Zialdo, Arrano eta Etxeberria ostatuetan, Izarra Okindegian eta Telletxea argazki eta liburudendan. Izen emateko azken eguna ekainaren 4a, ortzeguna, izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun