Josetxo Azanza akordeolaria omendu dute Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 29a, 07:37
Miguel Azanza, familia eta Baztango akordeolariak inguruan dituela, igandean Arizkungo plazan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Miguel Iparragirrek zuzentzen duen akordeolari taldearen eskutik 

Miguel Iparragirrek zuzentzen duen Baztango Udal Musika Eskolako akordeolari taldeko ikasleek eta ikasle ohiek ongi merezitako omenaldia eskaini zioten maiatzaren 24an Arizkungo Josetxo Azanza Legarra, 84 urteko soinulari beteranoari.

 

Urtero urtero ikasturte bukaerako besta egiten dute akordeoi ikasleek eta aurten Arizkungo Zaldizurira hurbildu ziren, Josetxo Azanzari, Maria Jesus Elizalde emazteari eta danborjole bikaina den Gorka semeari gorazarre egitera.

Hasteko, karrikaz karrika ibili ziren soinulariak eta gero, herriko plazan argazki dotorea opari zioten Azanzari eta lore-xorta emazteari. Mutildantzaren eta aperitifaren ondotik, Etxeberria jatetxean bazkaldu zuten. Bazkalondoan, noski, akordeoi doinuak aditu ziren, giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun