Kopako finalerdia jokatuko dute Gure Txokoako infantilek

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 29a, 07:32
Gure Txokoako infantilek kopako finala jokatuko dute igandean Matzadan irabazten badute.

Beti Gazteko futbol-8ko neskek denboraldiko azken partida jokatuko dute

Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatu da denboraldia, baina Berako Gure Txokoako futboleko infantilek partida garrantzitsua izanen dute, kopako finalerdia jokatuko baitute igandean 17:30ean Berako Matzadan, Donostiako Ekintza taldearen kontra.

 

Nafarroako ligan, futbol-8an ari diren Beti Gazteko neskek denboraldiko azken partida jokatuko dute larunbatean 11:30eean Uharten, CD Itaroa Huarte taldearen kontra. Lehen fase ona egin ondotik, Txapeldunen faserako sailkatu ziren, baina bigarren fase honetan ez dute oraindik garaipenik lortu. Ea denboraldia irabaziz bukatzea lortzen duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun