Usopop festibala maiatzaren 30ean ospatuko dute Saran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko mai. 28a, 07:50
Pettik ere parte hartuko du Usopop jaialdian.

Larunbat arratsaldeko 4etatik goiti hasiko dira kontzertuak

Maiatzaren 30ean, Usopop elkarteak bere seigarren festibala antolatuko du Saran, Lizarrietako lepoan. Aurtengo talde baieztatuak Eskoziako King Creosote, Mungiako Belako, Frantziako Thousand eta Wall of death, eta Berako Petti dira eta Leihotik dantza ikusgarria eta A side b side dj set ere bertan izanen dira. 

 

Kontzertuak larunbat arratsaldeko 4etatik goiti hasiko dira, haurrentzako xoko bat izanen da 15:00etatik 19:00etara eta tokiko janaria eta edariaz ere gozatzen ahalko da. Gaualdia gaztetxean bukatuko da. Sartzea 10 eurotan izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun