Ingeles udalekua antolatu du aurten ere Berako Labiaga ikastolak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 27a, 12:39
2011ko ingeles udalekuan parte hartu zuten neska-mutikoak.

Maiatzaren 30era bitarte eman daiteke izena

Berako Labiaga ikastolak ingeles udalekua antolatu du aurten ere, hamazazpigarren urtez. Orain artean ingeles udaleku irekiak izan dira eta orain udaleku itxiak antolatu dituzte, 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua (LH4tik DBH4ra).

Bi asteko bi txanda izanen dira: ekainaren 27tik uztailaren 11ra eta uztailaren 12tik 26ra (14 egun, janaria eta arratsa barne, 24 ordu).

Izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 30era arte, Labiaga ikastolara deituz (948 630172 telefonoa) edo bera@ikastola.net helbide elektronikoan eta online  http://labiagaenglishcamp.blogspot.com.es/ (izen ematea atalean). Ikastoletako ikasleek 340 euro ordaindu beharko dute txanda bakoitzeko eta gainerako ikastetxeetako ikasleek 375 euro txanda bakoitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun