Nepalekin elkartasuna erakutsi dute Doneztebeko VIII. Pintxo lehiaketako partaideek

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 27a, 12:17
Doneztebeko pintxo lehiaketako saridunak, udaletxean sariak jaso ondotik.

Titi Ostatua eta Pepa’s kafetegia izan dira saridunak

Maiatzaren hasieran ospatu zen Doneztebeko VIII. pintxo lehiaketa. Maiatzaren 26an, astearte arratsaldean egin zuten sari banalketa. Titi ostatuak irabazi du epaimahairen saria eta Pepa´s kafetegiak herritarren saria eskuratu du. Antolatzaileek azpimarratu dute hagitz jendetsua izan dela eta gainera elkartasun keinu batekin borobildu nahi izan dute. Parte hartu duten taberna guztiek bat eginda, pintxo bakoitzeko 20 zentimo eman dituzte  Nepalen izandako lurrikararen ondorioz izan diren kaltetuei laguntzeko. 

 

Ekarpen hau (gutxi gora behera 500 eurokoa) UNICEFi emanen zaio. Keinu polita  Pepa´s kafetegiak  eta Ameztia, Bixen, Ekaitza, El Café, Irrintzi, Titi eta Herriko Ostatuak burutu dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun