Herriarteko txapelketako hirugarren jardunaldian bina partida irabazi dituzte Lizarra eta Berak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 27a, 08:55
IƱigo Martinez eta Ander Errandoneak garaipen garbia lortu zuten Lizarran, gazte mailan.

Ortziralean Burlataren kontra ariko dira Eztegara pilotalekuan

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu du Berak maiatzaren 24an Lizarran. Lau partidetatik bina irabazi zituzten Lizarrakoek eta Berakoek.

 

Alebin mailan, Lizarrako Pierola eta Berruetek 18 eta 5 irabazi zieten Berako Unax Villamea eta Jon Pagolari.

Infantil mailan, Berako Mikel Eltzaurdia eta Asier Telletxeak tanto bakarrarengatik, 17-18 irabazi zieten Liarrako Otxotorena eta Ruiz de Larramendiri.

Gazte mailan, Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 8-22 irabazi zieten Lizarrako Zalduendo eta Loreari.

Senior mailan, azkenik, Lizarrako Aznarez eta Mateok 22-2 irabazi zieten Berako Beñat Mitxelena eta Jon Olaizolari.

 

Laugarren jardunaldia ortziralean Eztegaran

Segidan, Herriarteko txapelketako laugarren jardunaldia ere jokatuko du Berak maiatzaren 29an. Ortziral arratsaldeko 6etatik aitzinera jokatuko dute Burlataren kontra eta Berako ordezkaritza larunbatean Lizarran aritu ziren pilotariek osatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun