Elgorriagak hartuko du Malerrekako laugarren Eguna larunbatean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko mai. 27a, 08:34
Sunbilla, Doneztebe eta Iturengo dantzariek emanaldia eskainiko dute.

Egun osoko egitarau zabala gauzatu ondotik Itureni emanen diote lekukoa

Aurreko edizioetan egin zen bezala aurten ere programa anitza eta zabala prestatu dute Elgorriagan eginen den Malerrekako Egunerako, «bailarako herririk ttikienean, baina ilusio handiarekin».

Larunbat goizeko 8etan mendi martxa egitekoak dira Sunbillatik Elgorriagara, Malerrekako Gazte Asanbladak antolatua. 08:30ean gosaria. Goizeko 10etan harrera ekitaldia eginen da eta Musika Eskolako musikariak ibiliko dira harat-honatean. Goiz osoan zehar artisauak eta talogileak eliz atarian eta pisu azpiko patioan egonen dira. 10:30etik 12:30era Sunbilla, Doneztebe eta Iturengo dantzarien eta Mendi abesbatzaren emanaldia frontoian  izanen dira. 12:30ean Donamariko buru-handiak umeen gozamenerako; 13:00etan joaldunak eta “Malerreka Leihotik Begira” lehiaketako lanen irakurketa eta sari banaketa; 14:00etan paella jatea frontoian Malerreka Kantuz-ekoek alaituta (Txartelak Mankomunitatean, 948 451746).  Laxoa pilotari buruzko erakusketa ere ikusgai izanen da. Arratsaldeko egitarauan honako ekitaldi hauek burutuko dira: 16:00e­tan Muxikoak, Malerrekako Mus Txapelketaren finala (Herriko ostatuan); 17:00etan umeendako jokoak eta txokolatada, ondotik aizkora apustua eta herri kirolak. 20:00etan zozketa eta mus txapelketaren sari banaketa; ondotik,  ekitaldi ofizialari bukaera emateko, Iturengo herriari lekukoa pasatzeko ekitaldia eginen da. 21:30ean Hilarionen afaria eta 23:00etatik 02:00etara Oharkabe taldearen bigarren emanaldia. Gero,  DJ Endararen emanaldia. Egun horretako gastuei aurre egiteko sariak zozketatuko dira eta txartelak salgai daude dagoeneko han eta hemen.

 

Erlazionatuak

Malerreka eguneko agerraldia

Xorroxin irratia 2015 mai 28 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun